• 16.jpg
  • 17.jpg
  • 30.jpg
  • 12.jpg
  • 10.jpg
  • 13.jpg
  • 08.jpg
  • 09.jpg
  • 29.jpg
  • 33.jpg
  • 14.jpg
  • 15.jpg
  • 21.jpg
  • 05.jpg
  • 32.jpg
  • 23.jpg
  • 19.jpg
  • 26.jpg
  • 07.jpg
  • 02.jpg

Rockefor irratsaioa

on .

Gaur arratsaldean Rockefor irratsaioan egongo gara

Gaur arratsaldean Rockefor irratsaioan egongo gara (19:00-21:00) disko berriari buruz hizketan Rudy Goroskietarekin. Entzun 94.9 FM (Iruña) edo internet bidez www.rockefor.com helbidean.

Iruñatik bazabiltza, saioa zuzenean izango da Rockefor tabernan, beraz, bertan aurkituko gaituzu garagardo bat hartzeko prest!!!

Phoenix download

on .

Jetsi Phoenix, gure disko berria doan!

Download (79,2 Mb)
Hurrengo astean ohiko dendetan eta gure kontzertuetan izango duzue edizio fisikoa salgai.

Bilbock streaming

on .

Gaurko kontzertua zuzenean ikusi ahal izango duzue

Ronny Taylor eta Numa Sosa and The Gauchos taldeekin emango dugun kontzertua zuzenean ikusi ahal izango duzue streaming bidez ondoko helbidean arratsaldeko zortzietatik aurrera http://stereozona.com/urrutirock/

Bilbo + Arellano

on .

Asteburu honetan Bilbon (Bilborock) eta Arellanon (frontoian) arituko gara.

Ostiralean Bilborocken arratsaldeko 8etatik aurrera joko dugu Ronny Taylor (Torino) eta Numa Sosa and The Gauchos (Varese) taldeekin batera. Sarrera doan. Larunbatean, berriz, Arellanoko Frontoian egongo gara Esne Beltza taldearekin batera gaueko 11etan. Sarrera 10/12€.

Zozketaren irabazleak

on .

Ondoko sei pertsonak izan dira zozketaren irabazleak:

Kamisetak: Irati Esparza, Iñigo Labat eta Aitziber Aragon.
Disko berria: Jesus Sanchez, Jon Altza eta Nerea Merino.

Zorionak irabazleei, eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Zozketa

on .

3 kamiseta eta "Phoenix" disko berriaren 3 ale zozkatzen ditugu!

Joku bat proposatzen dizuegu, "Phoenix" disko berriaren 3 ale eta 3 kamiseta zozkatuko ditugu zuzen erantzuten duzuenon artean. Zein izan zen "Utopiaren Indarra" diskoaren soinu teknikaria? Erantzuna Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. - era bidali zuen izen/abizenekin batera. Urriaren 10ean emango ditugu 6 sarituen izenak hemen eta Facebook orrian.

Akatu - Phoenix

on .

Phoenix izango da hirugarren diskaren izenburua

Hamar abesti izango ditu. Hona hemen izenburuak eta diskaren diseinua.
Gehiago irakurri

Zuzenekoekin hastera goaz!

on .

Diskoa nahasten ari gara eta bukatzeko puntuan gaude, baina kontzertuekin hasiko gara.

Aste honetan bertan joko dugu (ikusi hurrengo kontzertuak atala) eta irrikitan gaude benetan, Zulotik atera eta kantu zaharrak eta berriren bat ere jotzeko. Gainera Kerasy taldeko lagunekin egingo ditugun kontzertu askoren lehenengoa izango da ostiralekoa.

Zuzenekoetan ikusiko dugu elkar!